XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Ilobatxo esan zidan amamak gauzetan sinistea inportantea da, baina hori bezain inportantea da sinistu gura izatea.

Orduan bai nahastu ninduela amamak! Amamaren berba-joko horiek nire korapiloen piloa baino korapilatsuago ziren.

Berben esangura eta, orain, berba-jokoak. Ederra da gero! Gauzak ikasten joan ahala, gutxiago dakidalakoan nago. Eta nik jakin nahi dut.

Ikasitakoak -eta koadernotxo batean idazteko aholkua eman zidan aitak behin eta, horrela, ez zitzaizkidala ahaztuko.

Ideia bikaina, mundiala! Eta hurrengo egunean amari dirua eskatu eta etxetik hurbil dagoen liburu-dendara joan nintzen bat erostera.

Polita eta berezia eskatu nion dendariari, izan ere, bertan idatziko nuena ez baitzen edozein huskeria izango.

Egunerokoaren eitea eman nahi nion kuadernotxoari.

Goi aldean data idatzi eta ikasten nuen berba, berba-joko, ipuin edo kondaira guztiekin koadernotxoa edertzeko asmo irmoa neukan. Pentsatu eta egin.

Jarraian doazen hausnarketak beraz, niri otu, nik galdetu edo nitarrei entzundakoak dira.